Isaac M. Pulet (biolina), Melisa Castillo (biola), Irene Rouco (biolontxelo) eta Inma Pastor (kontrabaxua) dira Stradivarias, hiru emakume eta gizon bat, lau emakume musikari eszenatokian.
Hiru emakume eta gizon bat, lau diva dira Stradivarias
Lau diva, sokazko musika tresnen lau musikari birtuoso, horiek dira Stradivarias, larunbat arratsean Itsas Etxea Auditoriumera antzerkia, musika eta umorea uztartzen dituen emanaldi arrakastatsua eramango dutenak: “Herri musika eta musika klasikoa jendearen esku jartzen du, umeentzat ere erakargarria da, eta kontzertu soila gaitasun lehiaketa bihurtzen dute, emozioz eta barrez jositako emanaldia”, azaldu du udalak. Madrilen, hainbat astez aritu izan dira sarrerak agortzen, eta gertuago, Donostiako Musika Hamabostaldian saio nabarmenena eskaini zuten.
20:00etan hasiko da ikuskizuna eta dagoeneko sarrerak salgai daude 13 euroan. Arma Plazako turismo bulegoan eros daitezke ostirala arte, edo Interneten; larunbatean Itsas Etxeko leihatilan jarriko dituzte salgai, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.
Lau diva, nor baino divagoa, jeloskorrak, seduktoreak, birtuosoak. Isaac M. Pulet (biolina), Melisa Castillo (biola), Irene Rouco (biolontxelo) eta Inma Pastor (kontrabaxua) dira Stradivarias, hiru emakume eta gizon bat, lau emakume musikari eszenatokian.
Bigarren proiektua
2013an sortu zen Stradivarias proiektua, eta arrakasta ikusita, bigarren ikuskizuna prestatu dute, lehena baino modernoagoa. Hala, hainbat estiloetako musikak interpretatuko dituzte, estiloak nahastuz —Schubert eta Police, Beethoven eta Stevie Wonder, Rossini eta Queen, Pergolesi eta The Platters—, musika hori beti umorezko kontakizunaren barruan kokatuz: “Emanaldi berean kopla eta bluesa, rocka eta soula, barrokoa eta popa: eta horrez gain abestu, dantza egin eta publikoa liluratu egingo dute, trikimailu abilekin eta gaitasun musikal harrigarriekin”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.