Tomas Elgorriagaren alde elkarretaratuko da EH Bildu

Frantzian lau aldiz epaitu dute Elgorriaga auzi-ihesean, baina epaiketa horiek berriro egin beharko dituzte.

Hondarribiko EH Bilduk elkarretaratzea deitu du asteazkenerako Miramarreko biribilgune parean (19:30), Alemaniak Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra Frantziara estraditatu izana salatzeko.”Tomasen estradizioa gaitzesteko eta etxean nahi dugula aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu dugu datorren asteazkenerako, azaroak 18, arratsaldeko 19:30etan Miramarren”, azaldu dute. Atzo atera zuten Elgorriaga Mannheimeko espetxetik, Parisera eramateko. Presoaren abokatuen arabera, sei hilabeteko epean auzi-ihesean egindako epaiketak berriro egingo dituzte, oraingoan Elgorriaga bertan delarik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.