Musikalean, Santa Zezilia goratzeko

Euskal Herriko Musika Elkarteko 48 eskolak ari dira Musikalean ospatzen aste honetan.

Musikalean kamisetaHondarribiko Kultur Etxeak musika emanaldi sorta jasoko du ostegun arratsaldean, Santa Zezilia zaindariaren omenez Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak (EHME) antolatu duen Musikalean programaren barruan. Orotara, 48 musika eskolek eta 1.700 ikasle eta irakasle inguruk bat egin dute 16tik 22ra egingo diren ekitaldiarekin. Hil zeneko 100 urte bete direnez, Jose Maria Usandizaga omenduko du aurten EHMEk. Hondarribiko Musika eskolak Kultur Etxeko areto nagusian egingo du Musikalean, 18:30etik aurrera, eta eskolako dozenaka ikaslek parte hartuko dute. Denek, aste honetarako espreski diseinatutako kamiseta eramango dute soinean. Asteburua, berriz, musika eskolatik aterako dute musika. Igandean txistu ikasleek ospatuko dute Musikalean. 11:00etatik aurrera kalejiran zeharkatuko dituzte Hondarribiko portua eta Alde Zaharra, eta 12:30eko mezan jo egingo dute, abesbatzarekin batera.

Musikalean. Egitaraua

1. zatia

Klarineteak. Ane Auzmendi eta Eneko Zapiain.
  • Kiss the rain. Yiruma.
Klarinetea. Ane Auzmendi.
  • Let it go. K. Anderson-Lopez & R. Lopez.
Biolontxeloak. Sophia San Miguel, Daniela Perez, Lur Mariskal eta Iziar Barandiaran.
  • Gloriain excelsis deo.
  • Sarabanda (suite Re m HWV437). G. F. Haendel.
Pianoa. Unai Ramos.
  • Estudio op. 777. C. Czerny.
  • Bourrée. Ch. Graupner.
Pianoa. Eider Salvador.
  • Song without words. P. Wedgwood.
Saxofoiak. Markel Iridoi, Uxue Lekuona eta Xabi Saenz.
  • Canción rusa. Egile ezezaguna.
Gitarrak. Julen Lekuona, Ainara Perez, Unax Lazkanotegi, Xabier Mikel Toribio, Alaine Salvador eta Endika Gabilondo.
  • Basatxoritxu. Herrikoia.
  • Karibeko piratak. K. Baldet, H. Zimmer & G. Zanelli (Mold.: M. Ezpeleta).
  • We are family. B. Edwards & N. Rodgers (Mold: M. Story).

2. zatia. Musika hizkuntzako ikasleak (irakaslea: Arantza Lasa)

Ikasleak. Lukas Arbelaiz, Joan Cardona, Naiara Espinosa, Stevan Gonzalez, Tomax Kanpandegi, Mikel Lopetegui, Telmo Sanchez, Ekhiñe Armezaga, Ainhoa Emery, Cristina Ferician, Telmo Iridoy, Xuhar Labeaga, Peio Muñoz, Nahia Urtizberea, Lide Baranda, Kattalin Enparan, Gabriel Fernandez, Marina Jimenez, Paula Lekuona, Nahikari Peña, Nora Vazquez, Beñat Barbero, Marc Escudero, Oihan Fontan, Imanol Kanpandegi, Unai Leoz, Carmen Saez de Ocariz eta Elena Zuaznabar. Flautak. Lorea Oronoz, Ainhitze Zabala, Luken Aizpiiolea eta Naroa Larrarte. Perkusioa. Mikel Zabala, Maider Salaberria, Juan Astiazaran eta Enaitz Manso.
  • Musikalean. F.J. Haydn (Letra: Ainara Galarza).
  • Alaiki. Herrikoia.
  • Kokoleoko. Afrikar kanta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.