Euskal Herria etorbideko trafikoari eragingo diote berritze obrek
Ostegunean, une batzuetan, trafikoa etengo dute; aparkalekuak libratuko beharko dira zati batean
Larreaundiko azpiestazio elektrikoa berritzeko lanak bukatuta, Euskal Herria etorbidean egindako zangak konpontzeko txanda dela iragarri du Irungo Udalak. Asfaltoa egokitzeko obrak egingo dituzte etzi, eta trafikoari eragingo dio. Etorbideko aparkalekuak libre utzi beharko dituzte etzirako, Juan Perez de Azkue biribilgunerainoko igoeran. Berio kalean ere eragina izango dute lanek.
Tokia libratzeaz gain, trafikoa une batzuetan eten egingo dute. Kasu horretan, San Frantzisko Xabier eta Berio kaleetatik desbideratuko dituzte ibilgailuak. Hasiera batean bihar egitekoak ziten lanak, baina egun batez atzeratu dituzte.