Parisko erasoak gaitzetsi dituzte Hondarribian

Hondarribian, alderdi desberdinetako zinegotziak eta dozenatik gora herritar izan dira udaletxearen kanpoaldean egin den kontzentrazioan.

Kontzentrazioa Parisko erasoak azaroak 16

Kale Nagusian egin dute ekitaldia

Ostiral gauean Parisen izandako erasoak gaitzesteko bost minutuko elkarretaratze isila egin dute gaur eguerdian Hondarribian. Eudelek deitu ditu ekitaldiak “besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidaltzeko biktimen senide, adiskide, Pariseko hiriari eta Frantziako herri osoari”. Hondarribian, alderdi desberdinetako zinegotziak eta dozenatik gora herritar izan dira udaletxearen kanpoaldean egin den kontzentrazioan. Hala dio, hitzez hitz, Eudelen deialdia, Hondarribiko Udalak bere egin duena: “Eudelek erabateko irmotasunaz gaitzesten ditu bart Parisen gertatutako atentatu izugarriak. Era berean, biktimen senideei eta adiskideei ere adierazi nahi die elkartasuna. Eudelek bete-betean arbuiatzen du indarkeria terrorista. Une latz honetan, Euskadiko Udalok besarkada solidarioena eta hurbiltasun-sentipen sakonena bidali nahi dizkiegu Pariseko hiriari eta Frantziako herri osoari”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.