Bidasoko Emakumeen Etxea izango da asteartean Puntaleko eskola

Bidasoko Emakumeen Etxea egitasmoari buruzko hitzaldia izango da Emekiren egoitzan.

Puntaleko eskola Emeki Gure Osasun Integrala

Puntaleko eskolan izango da hitzaldia

Bihar, asteartea, Bidasoko Emakumeen Etxea egitasmoari buruzko hitzaldia izango da Hondarribiko Emeki emakumeen elkartearen egoitzan, Puntaleko eskola zaharrean (Molla etorbidea, 1). 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta bertan, talde berri honi buruzko azalpenak emango dituzte: “Zer da, nola antolatzen da, zeinek har dezake parte, horrelako zalantzak argituko dituzte”, jakinarazi du Emekik. Aurten sortu da Bidasoko Emakumeen Etxea, eskualdeko bilgune izan nahi duena. Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzazko aurrekontuak programan onarturiko egitasmoetako bat da eta orain arte Irunen bildu izan dira, Anaka auzoan pasiotarrek dituzten aretoetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.