Azken bederatzi puntuak lortu ditu Hondarribiak

Martutenen irabazita, sailkapenean bosgarren jarri da Hondarribia futbol Elkarteko lehen taldea.

Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak hirugarren garaipena jarraian lortu zuen larunbatean Martutenen (1-2), eta sailkapeneko ohorezko postuetan kokatu da. Oiartzunen, Real Unionen kontra etxean, eta Donostian, jokoan izan dituen azken bederatzi puntuak pilatu ditu Ohorezko Mailako taldeak eta bosgarren jarri da, 17 punturekin. Laugarren Zarautzek baino puntu bat gutxiago eta bigarren postua partekatzen duten Anaitasunak eta Mutrikuk baino hiru puntu gutxiago ditu Hondarribiak. Tolosa da lider, 22 punturekin, asteburuan etxean Ordiziarekin berdindu eta gero.
Mikel Llorente Hondarribia Futbol Elkartea

Mikel Llorente

Larunbatean, Donostian irabazi zuen taldeak, Martuteneren etxean. Gol bakarrez irabazi zuen eta sufrituta, baina gauza da aurten aukerak sortzen ari dela, eta golak sartzen. Iaz, esaterako, lehen hamar jardunaldietan zazpi gol sartu zituen Hondarribiak, eta aurten hemezortzi daramatza. Real Unionen kontrako partidaren aurretik Hondarribiko HITZAri eskainitako elkarrizketan Mikel Llorente entrenatzaileak onartu zuen nahi baino gol gehiago jasotzen ari zirela, baina inportanteagoa dela golak sartzea, defentsako akats txikiak zuzentzea errazagoa dela.

Hondarribia FEren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila Lehen Erregionala Gazteen Ohorezko Maila
  • Sporting Herrera-Hondarribia  4-0
Gazteen Lehen Maila
  • Mariño-Hondarribia  4-0
Kadeteen Lehen Maila
  • Hondarribia A-Landetxa B  14-0
  • Touring B-Hondarribia B  2-3
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
  • Zumaiako-Hondarribia  3-0
Haurren Ohorezko Maila
  • Dunboa Eguzki-Hondarribia  0-2
Haurren Txiki Maila
  • Hondarribia-Allerru  5-1
Emak. Haurrak. 1. fasea
  • Hondarribia A-Intxaurdi B  2-1
  • Hondarribia B-Axular  1-4
Kimuen Maila
  • Ez da jardunaldirik egon
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.