Aurrekontu parte hartzaileen emaitza, hamalau proposamen
Gazteen prozesuaren eta orokorraren artean hamalau egitasmo izan dira boto gehien jaso dituztenak. 2016ko udalaren aurrekontu orokorrean kontutan hartuko dituzte.
- Txingudi ikastolako kirol-aisia eremuan estalkiak jartzea: 1.925 boto. 250.000 euroko aurrekontua.
- Artiako futbol zelaiko harmailak estaltzeko estalkia jartzea: 1.809 boto. 400.000 euroko aurrekontua.
- Behobiako Goardia Kidegoaren eraikina berreraiki eta birgaitzea: 1.715 boto. 490.000 euroko aurrekontua.
- Nafarroa hiribideko espaloia konpontzea: 1.371 boto. 150.000 euroko aurrekontua.
- Esteban Indart kaleko adinekoen gizarte zentroko instalazioak zabaldu eta hobetzea. 404 boto. 5.600 euroko aurrekontua.
- Gazte taldeentzako diru laguntzak: 128 boto. 20.000 euroko aurrekontua.
- Gazte irundarrak kontratatzeko bertako enpresentzako diru laguntzak: 97 boto. 30.000 euroko aurrekontua.
- Gazte Gunea sanmartzialetan: 88 boto. 30.000 euroko aurrekontua.
- Carlos Blanco Aginaga liburutegiko ordutegia zabaltzea azterketa garaian: 78 boto. 15.000 euroko aurrekontua.
- Gazte ekintzaileek negozioak irekitzeko diru laguntzak: 76 boto. 20.000 euroko aurrekontua.
- Hirian kontzertuak egiteko aurrekontua handitzea, eta kontzertuak hiriaren toki ezberdinetan egin daitezela: 74 boto. 60.000 euroko aurrekontua.
- Aisiako monitore izateko ikastaroa: 56 boto. 5.500 euroko aurrekontua.
- Ipuin kontalariak eta tailerrak ingelesez: 17 boto. 6.000 euroko aurrekontua.
- Guraso gazteentzako prestakuntza ikastaroak: 16 boto. 12.000 euroko aurrekontua.