Azaroaren 25a dela eta, udalak eta hainbat emakume taldek ekitaldiak antolatu dituzte
Hitzaldiak, tailerrak, mobilizazioak eta mahai-inguruak egingo dituzte azaroaren 25a dela eta.
- Hilak 18, asteazkena: 17:00etan, Argoiak-en egoitzan, Te doy mis ojos filmaren proiekzioa.
- Hilak 19, osteguna: 17:00etan, San Miguel auzoko gizarte zentroan, La estrella filmaren emanaldia Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eta Euskal Herriko Emakume Gazteak-en eskutik.
- Hilak 20 eta 27 (ostirala biak): 10:00etatik 13:00etara, ahalduntze tailerra CBAn Inma Merinoren eskutik.
- Hilak 23, astelehena: 17:30ean, Uxoa elkartean, mahai-ingurua indarkeria matxistan adituekin: Beatriz Rodriguez (epaile ohia eta abokatua), Xabier Coca (Ertzaintzako komisario ordea), Lorena Pidal (Itxaropenaren Telefonoko psikologoa), eta espetxe psikologo bat.
- Hilak 24, asteartea: 10:30etik 14:30era, Pausorik ez aztera txostena aurkeztuko dute, I-Romi elkartearen eskutik, Ficoban.
- Hilak 25, asteazkena: 17:00etan, hitzaldia Argoiak elkartean, Beatriz Rodriguezek emana: Genero indarkeriak denok kolpatzen gaitu; 18:00etan, elkarretaratzea Zabaltza plazan; 19:00etan, Amaia KZn, indarkeria matxistaren kontrako dantza eta musika ikuskizuna Pauso-K, Skolamusik, eta Irunesa Gimnasia Ritmica taldeen eskutik.
- Hilak 26, osteguna: 19:30ean, hitzaldia Amaia KZn Marcela Lagarderen eskutik: Emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzaren alde. Bidasoaldeko Elkarte Feministaren eta Euskal Herriko Emakume Gazteak-en eskutik.
- Hilak 30, astelehena: 17:00etan, Uxoa elkartean, Berdintasuna sortuz tailer sortzailea Itziar Sistiagaren eskutik.
- Abenduak 3, osteguna: 19:30ean, Irun Factoryn, Eva de la Peña Palaciosek CTRL+A bada, hobe SUPR. Genero ziberrindarkeria Amor 3.0n. Egunera zaitez izeneko txostena aurkeztuko du.
- Abenduak 10, osteguna: 18:00etan, Urdanibia plazako hitzaldi aretoan, eztabaida Begiradak prostituzioaren aurrean izenburupean. Partaideak: Amaia Lasheras (Arrats) eta Patricia Ponce (Haurralde).