Eskanerretik pasako dute San Juan Harria

Ubetagoyena enpresak San Juan Harria zutabearen errepresentazio digitala sortuko du, balizko zaharberritze bati begira.

San Juan Harria

Zutabearen osasuna ezagutu nahi dute

San Juan Harria eskaneatuko dute astelehenetik hasita, zaharberritzea behar ote duen aztertzeko. Hiriko ondarea mantentze aldera, zenbait neurri hartuko ditu Irungo Udalak, eta horietako bat izango da San Juan plazako zutabe historikoaren azterketa sakona egitea: “San Juan Harria zutabea eskanerretik pasatzeak balioko du denborak edo eguraldiak kaltetu ditzaketen elementuak gertutik aztertzeko, hala nola, erliebean kokatzen diren armarriak”. Hala, astelehenean aldamioarekin inguratuko dute monumentua, eta aldamio horren aukera emango du zutabearen goiko aldera gerturatu eta estatua eskaneatzeko. Ubetagoyena enpresak egingo ditu lanak eta 6.070 euroko aurrekontua dute. Zutabea eskaneatu eta identifikatu daitezkeen elementuen errepresentazio digitala egingo dute. Dena ongi, ostegunerako bukatuko dute eginbeharrekoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.