Abenduaren 3an piztuko dituzte Gabonetako argiak Irunen

Orotara, 66.538 euroko aurrekontua du Irungo Udalak Gabonetako argiak alokatu, muntatu eta desmuntatzeko.

Gabonetako argiak

San Juan plazako argiak, iaz

Aste honetan hasi dira Gabonetako argiteria instalatzen Irungo kaleetan. Udalak azaldu duenez, “Erdiguneaz eta merkataritza guneez gain, auzo guztietara iristea da helburua”. Horretarako, 211 instalazio muntatuko dituzte: 74 arku, 125 unitate farola eta zuhaitzetan, eta beste 12 multzo biribilgune eta leku berezietan. “Erabilitako materialek efizientzia energetikoa eta kontsumo baxua bermatzen dute”, erantsi du udalak. Hala, batez ere LED argiak erabiliko dituzte instalazioetan. Abenduaren 3an egingo dute Gabonetako argiak pizteko ekitaldi berezia San Juan Plazan. Maykoloux enpresa arduratuko da argiteriaz Gabonetako kanpainan. Orotara, 66.538 euro inbertituko ditu udalak zeregin horretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.