Biktimen izenak agertzen diren plaka bat jarri dute Biktimen Oroitarrian.
Herritarrak eta udal taldeetako ordezkariak, Biktimen Oroitarrian
Irungo Biktimen Oroitarrian ekitaldia egin dute gaur eguerdian, Iparralde hiribidean dagoen monolitoan. Bertan udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako ordezkariak egon dira (PSE, EAJ, Si Se Puede Irun, EH Bildu eta PP), lore eskaintza eta isilunea egiten. Seigarrenez egin dute ekitaldia, Oroimenaren Egunaren harira. Talde politikoen ordezkariez gain, herritarrak ere egon dira bertan, irekia zelako ekitaldia.
Aurten, berritasuna egon da ekitaldian. Eusko Jaurlaritzaren Oroimenaren udal erretratuak dokumentuan oinarrituta plaka bat jarri dute bertan; bertan, 20 biktimaren izenak ageri dira, guztiak ETAk hildakoak. Jaurlaritzaren agirian, orotara Irunen indarkeria jasan duten 31 pertsonaren kasuak agertzen dira.