Orotara, 596 irundar iritsi ziren Donostiako helmugara Behobia-Donostia lasterketan.
Korrikalariak, Colon pasealekuan.
Atzo, Behobia-Donostian, orotara 596 irundar iritsi ziren helmugara. Eta horietan azkarrenak Jean Paul Modet gizonetan eta Olatz Zabala emakumeetan izan ziren, Fortuna Kirol Elkarteak emandako sailkapen ofizialaren arabera.
Egunean zehar, Irungo sailkapen oso-osoa emango du HITZAk. Argazki galeriak ere prestatzen ari gara. Bien bitartean, honakoak dira Irungo podiumak.
Gizonak
- Jean Paul Modet 1:09:30
- Javier Perez 1:11:08
- Javi Urbano 1:11:54
Emakumeak
- Olatz Zabala 1:29:40
- Ane Zabala 1:34:26
- Josune Vilumbrales 1:34:30