Gotorlekuko bisitak, igandeetan

Igande honetan ere bi bisita egingo dituzte Guadalupeko Gotorlekuan, 11:00etan hasita biak.

Hondarribia Guadalupeko gotorlekuaIgande honetan ere bi bisita egingo dituzte Guadalupeko Gotorlekuan, 11:00etan hasita biak. Arma Plaza Fundazioak esan duenez, “azken hiru asteburuetan egin diren bisitak arrakastatsuak izan dira”, eta horregatik igandetakoak mantenduko dituzte. Ordubeteko bistaren prezioa sei eurokoa da eta bi ordukoarena, 10 eurokoa. Bietarako nahitaezkoa da izena ematea, larunbateko 16:00ak baino lehen. Hiru modu daude: Arma Plazako bulegora joanez, 943 64 36 77 telefonoa zenbakira deituz, edo mailez. “Zortzi pertsonetako kopurura heldu ezean, bertan behera utziko dira bisitak, abisatu egingo delarik”, jakinarazi du fundazioak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.