Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Irundik Madrilera, indarkeria matxistaren kontra

Autobusa 02:30ean aterako da Biseratik Madrilera bidean. Aurten Euskal Herrian sei izan dira emakumeen kontrako indarkeriak hil dituen andrak.

Aizpea Amas
Irun
2015/11/05
indarkeria matxista martxa

indarkeria matxista martxa

Gipuzkoa mailako plataforma osatu dute Madrilen larunbat honetan, hilak 7, indarkeria matxistaren kontra egingo den martxara joateko. Irungo Gaurko Andreak, Pasaiako Bekoz Beko, Donostiako Haurralde, Zumaiako Malen Etxea eta Astigarragako Harituz eta EBEL emakume baserritarren elkartea dira elkarte horiek. Irundik autobusa betetzea lortu dute, eta egunean bertan, 02:30ean aterako da Biseratik. Edonola ere, norbaitek joan nahi izango balu, 679 33 24 11 (Izaskun) telefono zenbakira dei dezake. Irungo Udalak bat egingo du manifestazioarekin, bozeramaileen batzarrak mozio bat onartu ondoren. Sergio Corchonek esan du udala “emakume nahiz gizonen arteko berdintasunaren alde eta edozein indarkeria motaren kontra” dagoela. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Irungo Udalaz gain, bat egin dute manifestazioarekin Donostia, Pasaia eta Astigarragako udalek ere. Oraindik edozein atxikitu daitekeela aurreratu dute. Gaurko Andreak-eko Irene Kastezubik gogorarazi duenez, aurten sei emakume hil dituzte Euskal Herrian emakumeen kontrako indarkeriarekin lotuta, eta Espainiako Estatuan, berriz, 74 izan dira. “Emakume izateagatik bakarrik”, 20 urtetan, 1.380 emakume hil dituzte.  “Indarkeria matxistak genero desberdintasunaren adierazpenik larrienak dira eta emakumeen eskubideen urraketa gogorrak dira”, gaineratu du Kastezubik. Horregatik, hilketa bat bera ere ezin dela onartu esan du. Martxa horren bidez, “terrorismo matxistaren kontrako borroka estatu-auzia” izateko eskatuko dute, eta klase politiko guztia borroka horretan konprometitzea gizartea osoarekin batera: “Emakumeek bakarrik ezin dugu borroka hori aurrera eraman, gizonek ere inplikatu behar dute”, esan du Patricia Ponce Haurralde fundazioko kideak. Horrez gain, Istanbuleko Hitzarmena garatu eta ezartzea, eta NBEren gomendioak ere betetzea eskatuko dute martxa horretan. Gainera, emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko neurriak hartzeko eskatuko dute, eta hori txiki-txikitatik hastea hezkuntzari garrantzia berezia emanez. Azkenik, udalak talde feministekin lan egitera animatu ditu, hiriak indarkeriarik gabeko toki bihurtzeko. “Emakume bat biktima denean, denak gara modu batean” Agerraldian, Asun Casasola 2008an hil zuten Nagore Laffageren amak egindako adierazpena irakurri dute. Casasolaren iritziz, gizarteak ezin du geldirik egon XXI. mendeko izurrite horren aurrean. Bere alaba nahiz orain arte hil dituzten emakume guztien alde borroka egiteak pena merezi duela esan du, “emakume bat biktima denean, modu batera edo bestera, denok garelako horren biktima ere”. Aurrerapenak izan direla onartu du, baina gizarteak posizionamendu argi bat erakutsi behar duela. “Emakumeen kontrako indarkeria irudikatu dezakeguna baino gertuago ematen da, eta horregatik borrokan jarraitu behar dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.