Kaleratzeak STOP plataformak "tristura" azaldu du joan den astean Hondarribiko Udalak bere mozioa onartu ez zuelako.

Gizartearen atzetik joatea leporatu diote Hondarribiko Udalari
Kaleratzeak STOP plataformak “tristura” azaldu du joan den astean Hondarribiko Udalak bere
mozioa onartu ez zuelako.
Hondarribia, etxe kaleratzerik gabeko hiria deklaratzeko helburua zuen mozioak eta plataformak jakinarazi duenez, “Gipuzkoako udalerri gehienetan onartua izan da”.
Osteguneko
osoko bilkuran eztabaidatu zen Kaleratzeak STOP taldearen mozioa. Udal gobernuak uste du mozio horrek legea gainditzen duela, eta
mozio alternatiboa aurkeztu zuen, gehiengo absolutuari esker onartua izan zena. Plataformak EAJren argudioak arbuiatu ditu: “Zein lege ez zen beteko, Europatik behin eta berriz esaten badiote Espainiari gai honetan ez duela legea betetzen ari?”.
Etxe kaleratzeen kontrako taldearen ustez, udala gizartearen atzetik kokatu da mozioa ez onartzerakoan, eta EAJri leporatu dio “bozkatzaileengan pentsatu ordez, goikoengan” pentsatu duela.