
Puntaleko eskolan izango dira tailerrak
Gure Osasun Integrala, izenburu horrekin tailer zikloa abiatuko dute bihar, asteartea, Hondarribiko Emeki elkarteak Molla kalean duen egoitzan. Bihartik hasita, hurrengo hiru asteartetan landuko dute gai hori, arratsaldeko bostetan hasita.
AZ Igualdad zentroak dinamizatuko du eta Hondarribiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko ekitaldia da.