Emakumeen etxea marrazten hasiko dira
Batzarra deitu dute, bihar, 10:00etan, Argoiak elkartean Bidasoko Emakumeen Etxerako ideiak biltzeko.
Larunbat honetan, hilak 31, Bidasoko Emakumeen Etxea izango dena irudikatzen hasiko dira, marrazten. Hori bilera batean egingo dute. 10:00etan hasiko da Argoiak elkartean (Bertsolari Uztapide 6). Bidasoko emakume guztiak gonbidatu dituzte batzar horretara. Ahalik eta ahots gehien bildu nahi dituzte, “ahotsak espazio bihurtu eta Bidasoko emakumeen etxea marrazten hasteko, elkar irudikatzen errealitate bihurtzeko, animatzen?”. Orain arte egindako lana azalduko dute, eta zergatik den beharrezkoa emakumeen etxea. Bilerara norbaitek ezingo balu joan, posta elektroniko bidez bidal ditzake ideiak