Azaroaren 14tik 21era izango da FICAB Bidasoko Arkeologi Zinemaren Nazioarteko Jaialdia. Marka guztiak hautsi dituzte aurre hautaketan, eta horietatik 26 izango dira azkenean eskainiko dituztenak.
FiCAB Bidasoko Arkeologi Zinemaren Nazioarteko Jaialdia izango da azaroaren 14tik 21era.
Azaroaren 14tik 21era izango da Oiasso Museoak antolatutako FICAB Bidasoko Arkeologi Zinemaren Nazioarteko Jaialdia. Marka guztiak hautsi dituzte aurre hautaketan 83 dokumentalekin, eta horietatik 26 izango dira azkenean eskainiko dituztenak.
Maila handiko pelikulen bidez, historiara gerturatzeko aukera izango dute ikusleek. Proiekzio guztiak batuta, guztira, 17 ordu bilduko ditu FICABek. Hala nola, arabiarrez eta korearrez grabatutako filmak jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango da lehen aldiz. Horrez gain, Paleolito garaiko labar pinturak ikusteko aukera izango da, baita I. Mundu Gerrako Alpeetako gotorlekuak, Egiptoko artea, kultura mesoamerikarra, budista edo Ekialde Hurbilekoa, gurutzadak, eta Erdi Aroko ordena militarrak.
Epaimahaia ere “goi mailakoa” izango dela aurreratu dute antolatzaileek: Marx Azema Paleolito garaiko artean espezializatua, Paloma Garcia Gijongo Arkeologi Museoetako zuzendaria, Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendaria eta Luis Sanz Valladolideko Unibertsitateko Ikus-Entzuneko Eduki Hezitzaileen Ekoizlea.