Bidashop merkatari elkarteak tailerrak eta dantza ikuskizun bat prestatu dituzte larunbaterako Halloween dela eta.

Bidashop-ek tailerrak eta dantza ikuskizun bat antolatu du Halloween dela eta.
Kalabazaz jantziko dira Irungo dendak datorren larunbateko Halloween dela eta. Beraz, kalabazak, kalaberak, eta jai horrekin lotututako bestelako elementuekin apainduta ikusi ahal izango dira dendak egunotan.
Horrez gain, larunbatean izango denez jai hori, egun horretarako hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bidashop merkatari elkarteko dendek. Hasteko, 16:00etatik 19:00etara umeentzako tailerrak izango dira makillatu, hatzazalak margotu edo kalabazak apaintzeko. Hori Luis Mariano gunetik ere aterako dute aurten, eta tailerrak Argentina Errepublika eta Primitivo Azpiazura zabalduko dituzte.
Horrez gain, Pauso-K dantza akademiako ikasleek ikuskizun bat eskainiko dute, 17:30ean, Primitivo Azpiazuren plazan, eta 18:30ean, Luis Marianon.
Gainera, umeek trukua edo tratua egiteko aukera izango dute Luis Marianoko denda eta establezimenduetan.