Lau urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak hiru gazterentzat, justiziari oztopo egitea egotzita. Horietako bik emango dute hitzaldia bihar, 18:30ean, Lakaxitan.
Lleidako hiru gazteei elkartasuna adierazteko ekitaldi bat
Lakaxitak Lleidako (Herrialde Katalanak) bi gazteren bisita jasoko du bihar, hilak 29. Hitzaldia emango dute jasan duten errepresio kasua azaltzeko. Izan ere, lau urteko espetxe zigorra eskatzen du Fiskaltzak hiru gazterentzat, justiziari oztopo egitea egotzita. Horietako bik emango dute hitzaldia bihar, 18:30ean, Lakaxitan.
Horri lotuta, mugimendu bat sortu da hiru gazteen absoluzioa eskatzeko. Izan ere, mugimendu horrek salatu duenez, justiziari oztopo egitea deitzen zaio duela bi urte elkarretaratzeak antolatzea Ponenteko espetxean dauden presoei babesa ematea. Preso horiek gehiegikeriak salatu zituzten. Horrez gain, preso batek tratu txarrak salatu zituela gaineratu du mugimenduak, eta hori egiteagatik, “kontra salaketa” bat egin zutela kartzelariek eraso egin zietelakoan.
18:30ean izango da hitzaldia, eta horren segidan, 20:00etan, Trikosis taldearen kontzertua. Gaztetxearen eskutik mokadutxo bat egiteko aukera izango da.