Hirugarrenez gaztelekua mozorrotuko dute Arimen Gauean eta 12-18 urteko gaztetxoek Izuaren Etxea bisitatzeko aukera izango dute.
Iaz eroetxea izan zen Saindua Arimen Gauean
Larunbatean ospitalera joan behar duten hondarribiarrek bi aukera izango dituzte eskualdean, Bidasoko erietxeari
Saindua gehituko baitzaio. Arimen Gaua izango da larunbatean, eta gaztelekua Izuaren Etxea bilakatuko da arratsaldean, hirugarrenez. Aurten ospitalea izango da, baina ez edonolakoa, hilerria ondo-ondoan izango baitu..
17:00etatik 20:30era izango dute 12-18 urte arteko gaztetxoek Izuaren Etxea bisitatzeko aukera. Iaz bezala, txandaka egingo dute ibilbidea.
Azken asteetan ibili dira ekitaldia prestatzen eta iaz bezain arrakastatsua izatea espero dute. Hori bai. Bihotzeko arazoren bat duenak hobe du bertatik ez agertzea, ospitale batetik bestera joan nahi ezpadu behintzat.