Euskal Herriko zortzi enpresek parte hartuko dute, eta euren proposamenak aurkeztu eta esperientziak trukatzeko
industria sortzailea
Irun Factory-ren eskutik ostiral honetan, hilak 30, III. Sorkuntza Industrien Azoka egin dute, Loidi Bizkarrondo kalean duen egoitzan, Palmera Monteron. Bertan Euskal Herriko zortzi enpresek parte hartuko dute, eta euren proposamenak aurkeztu eta esperientziak trukatzeko. Zortzi horietatik hiru, irundarrak izango dira.
Parte hartuko duten enpresak honakoak dira: Colectivo Cover (Gasteiz), Biharrian (Eibar), Karraskan (Bilbo), Kekelis (Santurtzi), Kunsthal (Irun), Luraki (Irun), Txirrindola (Baiona) eta Zocco-Mondragon Team Academy (Irun).
Azoka 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik eta enpresa bakoitzak bere stand-a edukiko du. Horrez gain, goizean aurkezpen laburra egingo dute enpresek, eta ondoren, 1230ean, eztabaida izango da Karraskan Euskal Herriko Esperientzia Sortzaileen Sareak dinamizatuta. Bertan trukatuko dituzte euren esperientziak.
Arratsaldean, berriz, sorkuntza industriako negozio ereduei buruzko tailerra izango da. Enpresa eta ekintzaileei zuzenduta dago, eta doan da. Tailer horren bidez, negozia sortzaileetako ereduak hobetzea da, zenbait tresna erabilita. Tailerrean parte hartzeko nahikoa da
irunfactory[a bildua]irun.org posta elektronikora idaztea.