Hondarribiko arrantzale bat hil zen atzo iluntzean, itota, herritik lau ordura lanean ari zenean.
Hondarribiko arrantzale bat hil zen atzo iluntzean, itsasora erorita.
Almirante Berria ontziko arrantzalea zen, 57 urtekoa, eta datorren urtean erretiroa hartzeko asmoa omen zuen. Zazpiak aldera izan zen istripua, herritik lau bat ordura.
Norberto Emazabel Hondarribiko arrantzaleen kofradiako presidenteak Euskadi Irratiari azaldu dionez, arrantzalea sarean trabatuta ito zen. “Sarea botatzen hasi eta trabatu egin zen. Ontzira igo zutenean, itota zegoen”, adierazi du Emazabelek.
Goizaldean iritsi da hildako arrantzalearen gorpua herrira, 03:00ak aldera. Gertakariak samin handia eragin du herrian.