Bidasoko Kaleratzeak Stop plataformak Hondarribia etxe kaleratzerik gabeko lurraldea izendatzeko mozioa aurkeztuko du osteguneko plenoan.
Hondarribia etxe kaleratzerik gabeko lurraldea izendatzea eskatuko du Bidasoko Kaleratzeak Stop plataformak ostegunean, 19:00etatik aurrera egingo den ohiko bilkuran. Plenoan eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du plataformak, bi helbururekin: “Alde batetik, bere garaian aurreko tokiko gobernuak sinatu zuen akordioa eraginkorra egin dadila nahiko genuke, non edozein etxe kaleratzeren aurrean bertan behera utziko zuenaren konpromisoa hartu zuen. Era berean gure hiria etxe kaleratzerik gabeko lurraldea ere izendatu nahiko genuke”.
Mailegu-emaile pribatuei buruzko beste proposamen bat ere aurkeztuko du Kaleratzeak Stop taldeak.
Gai horiekin batera, kalean utzitako bizikletak berreskuratzeko hitzarmena, ordenantza fiskalen araudian zenbait aldaketa, eta Hondarribia Lantzen erakunde publikoa likidatzeko neurriak atzeratzeko aukera, besteren artean, izango dituzte hizpide osteguneko osoko bilkuran.
Osoko bilkurako gai zerrenda