Beldur Barik 12-17 urteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta ikus-entzunezko sorkuntza lanak egingo dituzte, gai komun batekin: emakumeen kontrako indarkeria salatzea.
Beldur Barik lehiaketaren aurkezpenean Josune Gomez eta Sergio Corchon ordezkariak.
Beldur Barik lehiaketaren bigarren aldia egingo dute aurten. Lehiaketa hori 12-17 urteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta ikus-entzunezko sorkuntza lanak egingo dituzte, gai komun batekin: emakumeen kontrako indarkeria salatzea.
Hala, egunerokotasunean aurkitzen dituzten egoera matxistak bideo bidez salatzea da, eta era berean, beldurra ez edukitzearen ideia zabaltzea. Bideo onena aukeratzerako garaian, mezuaren kalitatea eta hausnarketa eta eztabaida sortzeko duen gaitasuna kontuan izango du epaimahaiak: emakumeen ahalduntzea eta gizonen ardura indarkeria matxistarekin bukatzeko.
Bost minutuko iraupena duten bideoak izango dira bidali beharko direnak, hainbat formatutan: flashmob, kamarari esaten zaion testu bidez, bideoklipak, argazkiak, animazioa…
Proiektu horretan gazteak inplikatzea garrantzitsutzat jo du Josune Gomez Gazteria ordezkariak, baita errespetu eta berdintasun balore horiek partekatzea ere.
Lanak maila indibidualean, taldeka edo zentro bezala ere bidal daitezke. Horretarako azaroaren 20a baino lehen bidali beharko dira
beldurbarik[a bildua]irun.org helbidera. Bideoak YouTube edo Vimeora igo eta lotura izan beharko da aurkeztuko dena.
Ikus-entzunezko sorkuntza tailerra
Beldur Barik-era jende gehiago animatzeko helburuarekin udalak ikus-entzunezko sorkuntza tailerra antolatu du. Gaztelekuan izango da azaroaren 3an, 12-14 urteko neska-mutilentzat, eta azaroaren 4an 15-17 urtekoentzat. Biak ordu berean izango dira 17:00etatik 20:00etara. Izena eman beharko da parte hartzeko
beldurbarik[a bildua]irun.org helbidean.