Kreditu aldaketaren bidez, 2015eko aurrekontuan 1.623.000 euroko kopurua gaineratzea proposatzen du udal gobernuak
Miguel Angel Paez azalpenak ematen
Gaur 19:30ean hasiko den udalbatzarreko puntuetako bat 2015eko aurrekontuei gaineratuko zaien kreditu aldaketa bat izango da. Hain zuzen, 1.623.000 eurokoa.
Miguel Angel Paez Ogasun ordezkariak aurreratu duenez, aldaketa hori posible da, “urtean zehar izan dituzten aurrezkiak eta 2014ko soberakinak kontuan hartuta”.
Diru horrekin hainbat ekintza egin nahi dituzte, hala nola, bi txosten eskatu bata Txingudiko Tenis Clubeko instalazioak hobetzeko, eta baita Uranzu pilotalekua eraberritzeko ere. Bi lanek 150.000 euroko aurrekontua dute.
Horrez gain, hirigintza arloko hainbat lan egiteko erabiliko dute diruaren zati handiena, 469.00 euro. Bestetik, 370.000 euro mantenurako edo errepideak asfaltatzeko erabiliko dituzte. Horrez gain, hiria sustatzeko kanpainak ere egingo dituzte.