EH Bilduk ez ditu nahikotzat jo ordenantzetan egongo diren aldaketak. PPk, bestalde, udal gobernuak "inposatu" nahi zituen Hirigintza arloko bi tasa kentzea bultzatu zuela jakinarazi du.
Buakatzear den legealdiko udalbatzarra, Irunen
Urriko Ohiko Udalbatzarra egingo dute bihar udaletxean, 19:30etik aurrera. Hamar puntu izango dituzte gai zerrendan, galdera eta eskaerak aparte. Horietan hilabete honetan zehar puri-purian egon den ordenantza fiskalen gaia landuko dute.
EH Bilduk ez ditu nahikotzat jo ordenantzetan egongo diren aldaketak. PPk, bestalde, udal gobernuak “inposatu” nahi zituen Hirigintza arloko bi tasa kentzea bultzatu duela jakinarazi du. PPren arabera, jarduera ekonomiko berri bat martxan jartzearekin lotura zuten bi tasa berriak, bata negozioa martxan jarri aurretik egin behar den kontsultari aplikatuko litzaiokeena, eta bestea, behin martxan jarri ondoren egin beharreko ikuskapenari aplikatuko litzaiokeena. Xabier Iridoy Hirigintza ordezkariak gezurtatu egin zuen tasa horiek aurrera eramateko asmoa.
Horrez gain, ogasun arloan aurrekontuko 11. zenbakidun kreditu aldaketa bozkatuko dute, baita San Juan-Etxeandia eremuko lur azpian dagoen aparkalekuan 158 tokiren administrazio emakida esleitzea ere. Gainera, Gardentasun eta Gobernu Oneko Legearen formulario ereduak onartzea aterako dute bozkatzera.
Hirigintza arloan,
Ikust Alaia eremuko Hiri Antolamenduko Plan Berezia eztabaidatuko dute. Alegazioak erabaki eta behin betiko onartuko dute.
Iruretagoienari domina
Eztabaidatik kanpo ere egongo da aitortzarako denbora ere. Izan ere,
Jose Ignacio Iruretagoienari Hiriko Urrezko Domina ematea erabakiko dute. Iruretagoiena 50 urtez egon da Bidasoa Institutuan lanean, irakasle gisa, eta 1974tik zuzendari bezala aritu da.