Marea biziak daude, eta arratsaldeko itsasgora iristen denerako, 3 metrotik gorako olatuak espero dira.
Amuteko zubitik hartutako irudia, itsasbeherarekin
Eguraldia aldatu da goizetik, haizea zakartzen, giroa frexkatzen, eta ura azkar ari da igotzen. Marea biziak daude, eta arratsaldeko itsasgora iristen denerako (16:15ean) , 3 metrotik gorako olatuak espero dira.
Abisu horia emanda zegoen eguerditik aurrera, baina Segurtasun Sailak alerta laranjara igo du. Olatuek itsasertza gainditu dezakeela jakinarazi dute.