Zarautzen kontra galdu du Hondarribia futbol taldeak
Ondo ari da taldea, baina azken bi partidetan ezin izan du puntuatu.
Hondarribia Futbol Elkarteko lehen taldeak Zarautzen kontra galdu zuen larunbatean etxean (1-2). Irudi ona eman zuten berdeek, baina ez zuten zorterik eduki, eta Zarautz aldera ihes egin zuten hiru puntuek Hondartzatik. Joan den asteburuan taldeak 90. minutuan jasotako gol baten erruz galdu bazuen, oraingoan 93.ean hautsi zuen aurkariak berdinketa.
Horrenbestez, sailkapenean behera egin du Hondarribiak, 12. posturaino, Ordizia eta Hernani taldeekin berdinduta.
Datorren asteburuan Oiartzunen jokatuko dute hondarribiarrek. Bi partida irabazi eta bost galdu ditu Oiartzunek eta multzoko azken hirugarrena da, baina oso gol gutxi jasotzen dituen taldea da, eta galdu dituen partida guztiak gol bakarragatik galdu ditu. Hortaz, partida zaila izango du Hondarribiak datorren asteburuan.
Hondarribia FEren asteburuko emaitzak
Gipuzkoako Ohorezko Maila- Hondarribia-Zarautz 1-2 (sailkapena)
- Landetxa-Hondarribia 3-3
- Dunboa Eguzki-Hondarribia 7-0
- Trintxerpe-Hondarribia 2-1
- Hondarribia A-Allerru A 1-3
- Orereta Kafea-Hondarribia B 2-3
- Hondarribia-Hernani 2-0
- Hondarribia-Oiartzun 4-0
- Hondarribia-Mariño 4-1
- Mariño-Hondarribia A 1-1
- Urnieta-Hondarribia B 5-0
- Hondarribia-Real Union 7-0

