Bere pisuko rankinean lehen puntuak lortu ditu hondarribiarrak.
Hondarribiko ordezkaritza Salamancan
Ama Guadalupekoa Judo taldeko hiru kirolari lehiatu dira asteburuan Salamancako gazteen Espainiako Kopan. Iker Otegi gazteak brontzezko domina lortu zuen -66 kiloetan, lau borroka irabazi eta bat galdu eta gero. Hala, rankineko lehen puntuak lortu zituen Otegik.
Aritz Garcia (-73) eta Joaquin Lopez (-60) lehen borroketan geratu ziren lehiaketatik kanpo, baina gustura egindako lanarekin.