Bidasoa Bizirik Enplegu Astea antolatzen ari da azarora begira.
lana
Bidasoa Bizirik Enplegu Astea antolatzen ari da azarora begira. Ekitaldi horretan langabeak eta enpresak aurrez aurre jarriko dira, batzuek kontratatzeko besteak lana bilatzeko.
Horretarako, enpresengana zuzendu da Bidasoa Bizirik euren lan eskaintzak bidaltzeko, “ahalik eta gehien lortzea da helburua”. El Espazio de profesiones con futuro bulegoarekin jarri behar da harremanetan (943 66 31 60). Azaroaren 17an Ficoban egingo duten ekitaldian egin ahal izango dituzte elkarrizketak nahi izanez gero.
Langabeek ere lan eskaintza guztiak ikus ahal izango dituzte
elespazio.com webgunean, azaroaren 4tik 6ra. Gehienez ere hiru lan eskaintzetan izena eman ahal izango da.
Aduanen Gestiorako ikastaroa
Asteazken honetan, hilak 28, Aduanen Gestiorako ikastaroa egingo dute Ficoban. Bidasoa Bizirik-ek antolatu du Irun eta Hondarribiko udalekin elkarlanean. Ikastaroaren helburua aduanen gestioko prozesura aztertzea da, nazioarteko operazioei dagokionez. Esportatzaile diren enpresa guztiei zuzenduta dago. Informazioa eta izen ematea 943 63 30 76 telefono zenbakian.