Irungo Hiritar Foroak ez ditu bizikletak espaloian ikusi nahi, eta hiriko zaharren elkarteek bizikletarekin espaloitik ez ibiltzeko antolatutako kanpainarekin bat egin du.
Bizikleta espaloian
Irungo Hiritar Foroak ez ditu bizikletak espaloian ikusi nahi, eta hiriko zaharren elkarteek bizikletarekin espaloitik ez ibiltzeko antolatutako kanpainarekin bat egin du.
“Bizikleten erabiltzaileek galtzadan ibiltzeari beldur diotela esaten dute. Zirkulazioan beti daude arriskuak. Zenbat istripu jasan dituzte gure kaleetan bizikleta erabiltzen dutenek beste ibilgailu bat tartean sartu delako? Haatik, egon dira oinezkoak harrapatu dituzten ziklistak. Duela egun batzuk emakume bati tibia eta peronea hautsi zizkioten”, arrazoitu du Agustin Gonzalez Irungo Hiritar Foroko presidenteak.
Oinezkoen bidea erabiltzen duten ziklistak bakarrik ez, galtzadatik doazen zenbait ziklisten jarrera ere salatu du Gonzalezek: “Espaloiz aldatzen dute oinezkoen bideetan bizikletaren gainean doazela, kontrako norabidean ibiltzen dira eta azkar, eta askok ez dituzte semaforoak errespetatzen”. Gonzalezen iritziz, bizikleten zirkulazioa “kaos” bat da hirian.
Udalarengana zuzendu direla esan du, eta han ez dituztela aintzat hartzen, salaketarik ez dagoela arrazoituta. “Badirudi, salaketarik ez badago, ez dagoela arazorik”. Inplikazio gehiago eskatu dio udalari.