Itsasgora 16:16an izango da eta 5 metroraino igoko da.
Olatu handiak espero dira itsasgorarekin batera
Marea biziak direla-eta, abisu horia eman dute biharko (asteartea), euskal kostaldean. Euskalmeten arabera, 3 eta 3,5 metro inguruko olatuak espero dira, eta itsasgoraren orduan kalteak sor ditzakete.
Itsasgora 16:16an izango da, eta uraren mailak ia 5 metro hartuko dituela iragarri dute. 14:00etatik 18:00etara mantenduko dute abisu horia.