Partaidetzazko aurrekontuak azken fasean sartu dira
Azaroaren 5ean 48 proposamen finalistak aurkezteko bilera egingo dute. Orain, Interneteko 160 proposamenetatik hamabi aukeratu beharko dira, Interneten bozkatuta.
- Hiri agenteak kontratatzea, animaliei egindako tratu txarren eta pozoitzeak kontrolatzeko.
- Txakurrentzako parkeak egitea hiriko zenbait tokitan
- Animalientzako babes gune bat irekitzea.
- Animalien erreskaterako patruila bat sortzea
- Kaleko katuen esterilizazio eta saneamendurako aurrekontu bat bideratzea
- Elatzeta ikastetxeko eta pasabidearen eraikinen arteko bidea estaltzea autobus geltokira arte
- Ludoteketako langileen lan baldintzak hobetzea eta zerbitzua beste auzoetara aurkeztea.
- Oakinta-Mendiolako oinezkoen bide bihurtzeko lanak bukatzea
- Santa Elena kultur espazio bihurtzea
- Sargia parkeko zati bat estaltzea eta instalazioak berritzea
- Otatze inguruan argiak jartea
- Autobus geltoki guztietan markesinak jartzea.