Ez dago izena eman beharrik, bertan kalabazarekin agertzea nahikoa da.
Endanea Garden lore saltokiko kafetegiak kalabaza eta gaztain erre tailerra antolatu du larunbat arratsalderako. Ez dago izena eman beharrik, bertan kalabazarekin agertzea nahikoa da. Antolatzaleek azaldu dutenez, Endanea saltokian tamaina eta forma askotariko kalabazak izango dituzte salgai. Horiek erosi eta kafetegira tailerrara joateko aukera izango da.
Gaztainak erretzen ere erakutsiko dute larunbat arratsaldean Endanea kafetegian.