Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

The Undertones kartel buru Irun Zuzenean-en

The Undertonesekin batera, larunbatean Ficobako oholtzara igoko diren beste taldeak The Lookers eta Lie Detectors izango dira.

Aizpea Amas
Irun
2015/10/21
The Undertones taldeak joko du Irun Zuzenean jaialdian

The Undertones taldeak joko du Irun Zuzenean jaialdian

Larunbat honetan, hilak 24, Irun Zuzenean jaialdia izango da, Ficoban. Laugarren ekitaldi honetan kartel buru The Undertones talde irlandarra izango da. Oholtzara igoko diren beste taldeak The Lookers eta Lie Detectors izango dira. Kontzertuak 22:00etatik aurrera hasiko dira. Sarrerak kontzertu aurretik Bloody Mary dendan eta Interneten eros daitezke 18 euroan. Egunean bertan 22 euro balioko dute leihatilan. Aurkezpenean izan dira Juncal Eizagirre Kultura zinegotzia, Juancar Garcia Bloody Mary dendako arduraduna eta kontzertuaren antolatzailea eta Mikel Toyos The Lookers taldeko kidea. Garciak jakinarazi du lau urteren ostean, Irun Zuzenean jendearen jakin-mina pizten ari dela. Aurten beste behin Ficoban egingo dute jaialdia, eta soinuaren kalitatea bermatzeko pabilioia egokituko duela nabarmendu du Bloody Maryko arduradunak: “Iaz lortutako akustika ona errepikatuko dugu”.  Horrez gain, oholtzara igoko diren taldeen errepasoa egin du. The Undertones The Undertones da talde beteranoa, “baina ez zaharrak, sasoian jarraitzen dute”, zehaztu du Garciak. 1978an sortu zen, eta Teenage Kicks abestiarekin munduko ateak ireki zitzaizkion. Hortik aurrera, hit-ak bata bestearen atzetik atera zituen. 4 LP eta 13 single atera zituen. 80eko hamarkadan banandu zen, baina berriro bueltatu zen 2000. urtean, abeslari berriarekin: Paul McLoone. “Abeslaria berria izan arren, taldearen jarraitzaile guztiak asebete ditu”, esan du Bloody Maryko arduradunak. “Duela hiru urte Andoaingo Rock Jaialdian parte hartu zuten, eta Nafarroa plaza bete zen. Kontzertua ikustekoa izan zen. Eszenaratzea oso ona”. The Lookers The Lookers Ziburuko taldea izango da Euskal Herriko ordezkaria. “Talde gaztea da, baina eragin, gustu eta konpositore onak ditu, eta abesti zoragarriak”, azaldu du Garciak. Estiloak nahasten dituela gaineratu du, 70eko punketik hasi eta egungo taldeetara arte: Ty Segall, Mikal Cronin… Lie Detectors Lie Detectors izango da lehena oholtzara igotzen. Talde berria da, baina taldekideak eskarmentudunak. Garciaren arabera, hainbat taldetan jo ostean elkartu dira “galdu den musika bat berreskuratzeko helburuarekin: rock, garaje eta ye-ye”. Eszenaratzeak jendea erakartzen duela gaineratu du, eta giro ona sortzen dutela, “oso abesti zuzenak eta erraz harrapatzen zaituztenak egiten dituzte”. Loco Sound of Tepponekin DJarekin bukatuko da gaua. Eszenaratze berezia duela esan du Garciak, eta garai bateko disko jartzeko gailuarekin lan egiten duela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.