Iruñeko La Cocina de Alex Mugica tabernak irabazi du X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Bigarren Gernikako Zallo geratu da eta iazko txapelduna, Huarteko Abaco, hirugarren.

Alex Mugica eta lan taldea, lehen saria jasotzen
Iruñeko
La Cocina de Alex Mugica tabernaren
Markalao mokadutxoak irabazi du
X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa, nafarrek iaz Hondarribian erakutsitako mailari eutsiz. 3.000 euro, txapela eta Ramon Rotetak espresuki lehiaketarako egindako eskultura jaso du Mugicak eta haren lan taldeak. Bi sari txiki ere jaso dituzte iruñearrek, garagardoarekin uztartzen den pintxoarena eta bakailaoarekin egindako pintxorik onenarena.
Iaz Huarteko Abaco tabernak irabazi zuen, bigarrenez, eta Alex Mugica hirugarren saria jasotzeko igo zen taulara. Aurten txapela jantzi du iruñearrak, eta Abaco hirugarren izan da. Bigarren tokian txapelketako sukaldari gazteena geratu da, Gernikako (Bizkaia) Zallo Barri jatetxeko Eneko Ordorika.

Alex Mugicak finalean egindako pintxoa
Bidasoko ordezkaririk ez da izan finalean, baina Irungo Danako Paradores enpresak aurten lehen aldiz banatu duen saria jaso du, estetika onena izan duen txapelketako pintxoa egiteagatik.
X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa
Sari nagusiak
- saria. Alex Mugica (Iruñea)
- saria. Zallo (Gernika, Bizkaia)
- saria. Abaco (Huarte, Nafarroa)
Beste sariak
- Epaimahaiaren sari berezia. Kiosko (Bilbo)
- Igartza saria, pintxo barra onenari. Meson Portaletas (Donostia)
- Paradores saria, estetika oneneko pintxoari: Danako (Irun)
- Giraldo saria, bakailaoarekin egindako pintxoari. Alex Mugica (Iruñea)
- Kutxabank saria, herri epaimahaiak emandakoa. Abaco (Huarte, Nafarroa).
- Coto de Rioja saria, ardoarekin hoberen uztartzen den pintxoari. Kiosko (Bilbo).
- Amstel Oro saria, garagardoarekin hoberen uztartzen den pintxoari. Alex Mugica (Iruñea).
- Berrikuntzaren Coca-cola saria. Saloi (Getxo, Bizkaia)
- Eusko-Label Hazi saria. Zeruko (Donostia).