Hondarribiarrek lau partida jokatu eta bi berdinketa eta bi porrot pilatu dituzte.
Etxean bi partidak galdu ditu Hondarribiak
Hondarribia Eskubaloia taldeak oraindik ez daki zer den 2015-2016ko Euskal Ligan irabaztea. Hondarribiarrek lau partida jokatu dituzte eta bi berdinketa eta bi porrot pilatu dituzte. Igandean Hondartza kiroldegian galdu zuten, Deustu Loiola Unibertsitatea taldearekin kontra (30-33). Etxeko bi partidak galdu dituzte berdeek, eta kanpoko biak berdindu.
Heldu den asteburuan Zarautzera joango dira denboraldiko lehen garaipenaren bila.
Sailkapenean Hondarribia eta Zarautz parekatuta daude bi punturekin. Partida bat irabazi eta hiru galdu dute Urola-Kostakoek.
Bigarren taldeak, aldiz, Lurraldeko 2. Mailako ligako lehen garaipena lortu zuen asteburuan, Urolaren kontra. Hurrengo asteburuan atseden izango dute. 14-25 irabazi zuen Hondarribiak Zumarragan. Hurrengo asteburuan atseden hartuko dute.
Hondarribia Eskubaloia klubeko emaitzak
Euskal Liga
- Hondarribia Eskubaloia-Deustu Loiola Unibertsitatea 30-33
Gipuzkoako 2. Lurraldeko Txapelketa
- Urola-Hondarribia Eskubaloia 14-25
Gazteen Maila
- Ordizia-Hondarribia Eskubaloia 33-25
Kadeteen Maila
- Amenabar A-Hondarribia Eskubaloia 28-25