X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako lehen faseko azken proba egingo dute goizean. Orotara, 25 partaide lehiatuko dira, haien artean, Hondarribiko Obispo, Gran Sol, Batzoki, Sardara, Kai Zaharra eta Danontzat, eta Irungo La Canasta eta Amona Kattalin.
Nahi duenak zuzenean jarraitu dezakete lehiaketa
Irungo
Danako eta
Gaztelumendi X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finalerdietan lehiatuko dira. Atzo lortu zuten biek sailkapena, Danakok goizean, eta Gaztelumendik arratsaldeko saioan. Gaur arratsaldean egingo dute finalerdia eta bi ordezkari irundarrak ordu berean lehiatuko dira, 17:30ean, Getxoko Saloi establezimenduko ordezkariekin batera.
Aurretik, lehen faseko azken proba egingo dute goizean. Orotara, 25 partaide igoko dira Itsas Etxeko taulara, horien artean Hondarribiko Obispo, Gran Sol, Batzoki, Sardara, Kai Zaharra eta Danontzat, Irungo La Canasta eta Amona Kattalin, Pasaiako Prost eta Errenteria-Oreretako Xera Gastroteka.
Txapelketa zuzenean jarraitzeko aukera dago, bai Itsas Etxeko harmailetatik, baita
Internetez ere, streaming bidez.
Gaur goizean egingo den azken sailkatze probaren faltan, hauek dira orain arte sailkatu diren taberna eta jatetxeak:
- Gipuzkoa: Danako (Irun), Gaztelumendi (Irun), Casa Tiburcio (Donostia), Viento Sur (Donostia) eta Cueva de Lobos (Donostia).
- Bizkaia: Boroa (Amorebieta), Sagarra (Ermua), Kiosko (Bilbo), Kobika (Durango), Zallo (Gernika), Saloi (Getxo) eta Haritza (Mungia).
- Nafarroa: Nuevo Hostaff (Tafalla), Alex Mugika (Iruñea), La Capilla (Iruñea) eta Abaco (Huarte) —iazko txapelduna—.
- Lapurdi: Le impertinant (Biarritz) eta Oh Pintxo (Donibane Garazi).
- Araba: La Casa del Patron (Murgia).