Askapenaren kontrako epaiketa hasi dela eta, hainbat herritar Askapenari babesa ematera irten ziren atzo 'Epaiketa politikoak eten. Askapena Libre. Herriak Libre' lelopean.
Askapenari babesa adierazi diote hainbat herritarrek
Hainbat herritar bildu ziren atzo iluntzean, San Juan plazan, Askapenari babesa ematera
Epaiketa politikoak eten. Askapena Libre. Herriak Libre lelopean. Izan ere,
atzo Askapena erakundearen eta bertako bost kideren kontrako epaiketa hasi zen Madrilen. ETAren aginduak jasotzea leporatzen diete.
Gabi Basañez, Unai Vazquez eta Walter Wendelinek deklaratu zuten atzo, epaiketaren lehen egunean. Askapena, Euskal Nazio Askapen Mugimenduko kide dela adierazi zuten, eta ukatu egin zuten ETAren aginduak jaso izana. «Askapena erakunde herritar bat da, herri mugimenduko kide dena, maila lokalean eta nazioartean. Askapen nazional eta sozialerako euskal mugimenduaren parte da, eta ezker abertzaleko kide», azaldu zuen Wendelinek.
Aritz Ganboa eta Dabid Soto dira oraindik deklaratzeko dauden auzipetuak.