50 urte bete dira Hondarribiak 1965eko Kontxa irabazi zuenetik. Hurrengo hiru urteetan ere irabazi zuen.
1965eko Kontxako irabazleak
San Miguel Ligako irabazleak omenduko dituzte azaroaren 14an, eta egun berean, 1965etik 1968ra bitartean lau Kontxa jarraian irabazi zituztenak ere. Aurten, 50 urte bete dira Hondarribiak lau ikurrina horietatik lehena irabazi zuenetik.
Aurreko urteetako egitarauaren antzerakoa izango du aurtengo omenaldiak, Guadalupeko Amari eskaintzatik hasi, eta Bentako festaraino. 500 lagunentzako bazkaria antolatuko dute egungo Bentan eta bertara ligako irabazleak eta 1960eko hamarkada Kontxa irabazi zutenetako batzuk joango dira.
Bazkarirako txartelen prezioa 25 eurokoa da (18 urtetik behera, 12 euro) eta Mapfre Aseguruetan, Kai Alde Gozotegian, arraun elkartean, eta Irungo Sargian eros daitezke.