Pucciniren 'Tosca' opera eskainiko dute larunbat honetan, hilak 24, Amaia KZn, Luis Mariano Lirika Elkartearen eskutik
‘Tosca’ opera
Pucciniren
Tosca opera irudikatuko dute larunbat honetan, hilak 24, Amaia KZn, 19:00etan. Luis Mariano Lirika Elkarteak antolatu du emanaldia Italiako Cento, Budrio, Nichelino, Guastalla, Pesaro, Associazione Amici per la Musica di Cuneo antzokiekin lankidetzan.
Oholtzara Luis Mariano orkestra eta abesbatza igoko dira, eta pertsonaiak honako artistek interpretatuko dituzte:
Floria Tosca, Gabrielle Mouhlen;
Mario Cavaradossi, Emanuele Servidio;
Scarpiam Andrea Zese;
Angelotti Mikel Zabala;
Sagrestano, Antonio Marani;
Spoletta Iker Casares,
Sciarrone eta
Carceriere Dario Maya; eta
Pastorello Markel Murillo.
Tosca opera lehen aldiz 1900 urtean estreinatu zuten Erroman. Hain zuzen, ekintza Erroman bertan gertatzen da, Napoleonek austriarrak garaitzen dituenean. Mario Caravadossi margolari eta Floria Toscaren arteko amodioa kontatzen du. Gerra bete-betean, Scarpia polizia buru maltzurrak tragedia hauspotuko du.
Askorentzat inoiz idatzitako obra eder eta garrantzitsuena da
Tosca.
Motorrak berotzeko, bihar, asteartea,
Tosca operaren ikus-entzunekoa proiektatuko dute Amaia KZn bertan, 19:00etan. Sarrera dohain da.