Gaur hasi da X. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. Aurreko edizioetan bezala, gaztelania hutsean dago txapelketako webgunea.
Iazko finalistetako bat
Aurten ere euskararentzako tokirik ez dago Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren
webgunean. Aurreko urteetan bezala, gaztelania hutsean prestatu dituzte txapelketaren webgunea nahiz
Facebook orria, eta zuzeneko kontakizunean ere gaztelania da hizkuntza nagusia. Giroko musika, berriz, ingelesez entzun daiteke, iaz bezala.
Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak antolatzen du txapelketa, eta besteak beste, Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabankek babesten dute.
Gaur hasi da X. ekitaldia, Hondarribiko Itsas Etxean. Asteazkena bitarte 85 sukaldari lehiatuko dira,
show-cooking erara. Gehienenentzat etziko hamarreko finalean egotea nahikoa sari izango da, eta helburu horrekin sukaldatuko dute gaur eta bihar.
Goizeko saioan biharko finalerdietan parte hartuko duten lehen zazpi establezimenduen izenak zehaztu dira. Boroa (Amorebieta), Sagarra (Ermua), Kiozko (Bilbao), Alex Mugika (Iruña), Saloi (Getxo), Danako (Irun), eta Haritza (Mungia) taberna eta jatetxeek egin dute aurrera, lehen fasean lehiatzeko beharrik ez duten lurraldekako txapeldunekin batera.