Askapenaren kontrako epaiketa hasiko da gaur. Hori salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30ean, San Juan plazan.
Askapenako bost kideren kontrako
epaiketa hasiko da gaur, Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hori salatzeko eta Askapenako kideei babesa emateko, elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:30etik aurrera, San Juan plazan.
Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañezek dira Askapenako bost auzipetuak. ETArekin lotura izatea leporatzen diete.
Aste honetan hiru saio izango dira, eta azaroaren 2an bukatzea aurreikusi dute; tartean, beste saio batzuk ere izango dira, esaterako, hilaren 25ean eta 26an. Egun horietan defentsaren lekukoek deklaratuko dute; tartean, nazioarteko hainbat ordezkarik.