Aurtengo ekitaldian udan hil zen Marcelo Usabiagari keinu berezia egingo diote.
Marcelo Usabiaga Pikoketan
1936ko abuztuaren 11an Pikoketan hil zituztenei omenaldia egingo diete igande honetan, 12:00etatik aurrera, Nicolas Guerendain elkarte errepublikanoak antolatuta.
Urtero egiten dute omenaldi hori, eta aurtengo ekitaldian, keinu berezi bat egingo diote Marcelo Usabiagari. Aurten hil da, eta orain arte, urtero, Pikoketako omenaldia, hitz batzuk egiten zituen ekitaldiaren bukaeran. Izan ere, bere anaia Pikoketan hil baitzuten 36ko Gerran.
Nicolas Guerendain elkarteak herritar guztiak gonbidatu ditu “bere garaian Errepublika eta gure herria defendatu zuten omenez” egingo duten ekitaldian parte hartzera.