Bidasoa Bizirik-ek bilera ireki bat egingo du astelehenean, hilak 19, 12:00etan, erakundearen Autoenplegu Bulegoan.
Ekintzaileak
Bidasoa Bizirik-ek bilera ireki bat egingo du astelehenean, hilak 19, 13:00etan, erakundearen Autoenplegu Bulegoan. Bilera hori enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei bideratuta egongo da. Izan ere, haiei zuzendutako diru laguntzen berri emango diete. Izan ere, diru laguntzen eskaera egiteko, Bidasoa Bizirik-en tutoretza prozesua abiatu behar da, ezinbestean.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak jarri ditu martxan diru laguntza horiek, eta hamalau laguntza dira: bost 25 urtetik beherakoei zuzenduta daude eta zazpi emakume ekintzaileentzat dira.
Hauek dira jaso ahal izango diren laguntzak.
- Enpresa ideia garatzeko: 1.150 euro emakumeentzat eta 1.000 euro gizonentzat, 25 urte baino gehiago baldin badituzte. 25 urte baino gutxiago baldin badituzte, 1.950 euro emakumeentzat eta 1.750 euro gizonentzat.
- Enpresa proiektuak martxan jartzeko: 1.750 euro emakumeentzat eta 1.500 euro gizonentzat 25 urte baino gehiago baldin badituzte, eta 25 urte baino gutxiago baldin badituzte, 1.950 euro emakumeentzat eta 1.750 euro gizonentzat.