Partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa egin zuten asteazkenean. 94 lagun elkartu ziren, eta hamabi proposamen atera ziren aurrera.
Partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa, Luis Mariano zentroan.
Asteazkenean egin zuten udalaren partaidetzazko aurrekontuen bigarren saioa, Luis Mariano gizarte zentroan. 94 lagun bildu ziren. Zortzi lan taldetan banatu zituzten, eta ideiak bota eta eztabaidatzen joan ziren. Ateratako proposamenak banan-banan bozkatzen joan ziren eta boto gehien lortu zituzten hamabi proposamen atera ziren aurrera.
- Sonometroak jartzea herrian
- Colon pasealekuko Eusko Treneko trenbidea estaltzea
- Katea-Landetxa eta Jaizubia arteko oinezkoen bidea.
- Foru kalean egitekoak diren hotelaren lurzorua egokitzea
- Langabeen kontratazioa bultzatzea
- Oiantzabaleta eta Araso industrialdeko bidean argiak jartzea
- Artiako futbol zelaiko harmailak estaltzea
- Katea-Landetxako La Republika eskoletako bigarren solairua konpontzea
- Palmera-Monterotik Ibarlarako bidegorrietan argiak jartzea
- Beraketa kalea asfaltatzea Iparralde eta Francisco Gainza kaleen artea
- Colon pasealekuan argi gehiago jartzea
- Bizikleten bideekin dauden bidegurutzeetan espaloien altuera jaistea
Hirugarren eta azken aurreko saioa, asteazkenean, hilaren 21ean, izango da Ospitale zaharreko hitzaldi aretoan.
Hurrengo bilera hilaren 21ean
Herritarrak aurrekontuetako 1,3 milioi euro zertara bideratuko diren erabakitzen ari dira. Orain egiten diren proposamenetatik aterako dira behin betikoak. Orain udaleko zerbitzu teknikoek baloratuko dituzte, eta ondoren, azken proposamenak Internetek bidez bozkatu ahal izango dira. Dagoeneko ikus daitezke orain arte jasotakoak
www.irun.org/presupuestosparticipativos web orrian.
Horrez gain, gazteek 200.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko aukera izango dute. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta dago, eta ekarpenak egin eta bozkatzeko aukera izango dute
www.irun.org/presupuestosparticipativos web orrian