Bihar goizean, baserritarren produktuen azoka izango da, Zabaltza plazan, 09:00etatik 14:00etara. Hamabost baserritarrek eskainiko dituzte euren produktuak.
Hilaren 14an itzuliko da merkatua plazara
Bihar goizean, baserritarren produktuen azoka izango da, Zabaltza plazan, 09:00etatik 14:00etara. Hamabost baserritarrek eskainiko dituzte euren produktuak.
Modu horretara, inguruko baserrietako produktuen erosketa sustatu nahi dute, eta lehen sektoreari bultzada bat eman.
Askotariko produktuak egongo dira jarrita erakustokietan: ardi, ahutz eta behi gazta, gazta ekologikoa, ogia eta baserriko pastelak, barazkiak, esnekiak, txerri haragia eta txerrikiak, eta Oihanalde Irungo baserriko Eusko Label haragia.