Guadalupeko Gotorlekua
Bihar eta etzi bisita gidatuak izango dira berriro Guadalupeko Gotorlekuan,
Gotorlekua ezagutu programaren barruan. Aurreko asteburuan bezala, larunbatekoa euskaraz izango da, eta erreserbarik ez da beharko. 11:00etan egon behar da fuerteko sarreran.
Igandean bi bisita izango dira, biak 11:00etan hasita, eta bietarako eman behar da izena (
mailez edo 943 64 36 77 telefono zenbakian), larunbateko 16:00ak baino lehen. Igandeko bi bisitak gaztelaniaz dira, bata ordubetekoa, eta bestea bi ordukoa,
Debekatuko lekuak ezagutzeko aukera ematen duena.
Ordubeteko bisiten prezioa 6 eurokoa da, eta bi orduko bisitarena, 10 eurokoa (16 urte azpikoek doan).